XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

METALAK

Ospe handia du Euskal Herrian, eta aspaldidanik, burdinaren industriak. Lehenik, mendian meatze txikien eta ikaztobien inguruan egoten ziren agorrolak izan ziren. Ondoren, Somorrostro inguruko enkarterrietako meatze garrantzitsuek zearrolak eta gabiak hornitu zituzten. Antzinako burdinola hauek ibaien inguruan kokatzen zituzten Erdi Aroan ere, horrela, labeko sutegi-hauspoak mugiarazteko eta burdina lantzeko mailu eskergak altxatzeko gauza zen energia hidraulikoa aprobetxatzen zuten.

Olagizonen tradizio honetatik datorkigu sektore siderometalurgikoaren gaur egungo garapena eta, oraindik ere, badira prozesu tradizional haien aztarnak, hala nola: aizkoragileak, burdinesien eta errementaritzaren inguruko lanak eta beste zenbait artisautza-arlo, grabatzaileak, damaskinatugileak, urreginak eta brontze-urtzaileak, kasu.